Legazpiko osasun zentroan lan egiten duen Bengoa medikuak erretiroa hartu behar du aurki. Dirudienez, Osakidetzak ez du postu hori beste mediku batekin betetzeko asmorik. Osakidetzak ez du oraindik horren berri ofizialik eman, baina Buztintegi elkarteak sinadura bilketa bat egin behar du postu hori betetzea eskatzeko. Sinadura bilketa datorren astelehenean hasiko da. Pentsiodunek astelehenetako elkarretaratzea baliatuko dute sinadura bilketa egiteko. 11.30etik aurrera jasoko dituzte, udaletxearen aurrean. Kontzentrazio guztietan bilduko dituzte sinadurak. Baita Buztintegi gizarte zentroan ere.