Buztintegik firma bilketa egin behar du Legazpin
Erretiroa hartu behar duen mediku baten postua hutsik ez uzteko eskatuko dute
Legazpiko osasun zentroan lan egiten duen Bengoa medikuak erretiroa hartu behar du aurki. Dirudienez, Osakidetzak ez du postu hori beste mediku batekin betetzeko asmorik. Osakidetzak ez du oraindik horren berri ofizialik eman, baina Buztintegi elkarteak sinadura bilketa bat egin behar du postu hori betetzea eskatzeko. Sinadura bilketa datorren astelehenean hasiko da. Pentsiodunek astelehenetako elkarretaratzea baliatuko dute sinadura bilketa egiteko. 11.30etik aurrera jasoko dituzte, udaletxearen aurrean. Kontzentrazio guztietan bilduko dituzte sinadurak. Baita Buztintegi gizarte zentroan ere.
Temas
Más en Bertan
-
Un zorro se adelanta a la visita del Olentzero e intenta colarse en una cena familiar en Elgoibar la noche del 24 de diciembre
-
Beasain aprueba el presupuesto de 2026 por 23,4 millones
-
EAJ-PNV justifica su abstención en los presupuestos de Getaria
-
Correos instala en Legazpi dos armarios de recogida y entrega de paquetes