Síguenos en redes sociales:

Herritarren eta katuen arteko bizikidetza hobetzeko lanean

Bergaran katu-koloniak dauden eremuak eta errolda jasoko dituzte mapa batean

Bergara – Herriko hainbat lekutan dauden katu-koloniak eta horiei lotutako arazoak kontrola-tzeko helburuarekin, Bergarako Udalak eta KatuZo elkarteak hi-tzarmena sinatuko dute. Erabakia aho batez hartu zuen Udalbatzak azken Osoko Bilkuran.

Hitzarmen horren arabera, elkarteak bi urterako plan bat egingo du. Lehenengo fasean, udalerriko mapa bat zehaztuko da eta, bertan, katu-koloniak dauden eremuak eta gutxi gorabeherako errolda zehaztuko dira. Udalak, bere aldetik, koloniak aurki-tzen lagunduko du. Herritarrei ere eskatuko zaie laguntza.

KatuZo Bergara elkartearen helburuetako bat animaliak defendatu eta babestea da, eta, behar izanez gero, jasotako animaliei osasun eta albaitaritza laguntza ematea.

Bi aldeek aipatutako hitzarmena sinatu ondoren, herritarrei jakinaraziko zaie zein izango den kalean dauden katuekin jarraitu beharreko prozedura.