Errenteriako Udalak bi urtean behin abian jartzen duen Koldo Mitxelena ikerketa bekari esker Alaberga, Galtzaraborda, Beraun eta Kaputxinos auzoak aztertzen ari dira Itsaso Larramendi, Maddi Texeiro eta Ane Abarrategi. Honen inguruan bi tailer antolatu dituzte datorren astean, auzo elkarteekin batera, auzotarren argazkien bitartez espazioak aztertzeko helburuz.

Urtarrilaren 10ean, 18.30ean, lehen tailerra gauzatuko da Beraungo auzo elkartearen lokalean (Aita Donostia kalea, 4) Galtzarabordan edo Beraunen bizi edo bertan ibiltzen direnei zuzenduta. Urtarrilaren 24ean berriro bilduko dira eramandako argazkiak aztertzeko.

Urtarrilaren 11n, 18.30ean, bigarren tailerra egingo da Kaputxinoetako auzo elkartearen lokalean (Galtzaraborda Etorbidea 99) Alaberga edo Kaputxinoetan bizi edo bertan ibiltzen direnei bideratuta. Bigarren bilera hilaren 18an izango da.