Gabon zahar egunean San Silbestre krosa egin zen Urretxu eta Zumarragako kaleetan, Urola triatloi taldeak antolatuta. Beti bezala, korrikalariek bikoteka parte hartu zuten: neska bat eta mutil bat (anai-arreba, aita-alaba, ama-seme, lankide, lagun, bizikide…). 56 bikotek parte hartu zuten. Ordu berean Realak Osasunaren aurka jokatu zuen eta horrek parte-hartzea aurreko urteetakoa baino txikiagoa izatea ekarri zuen.
Korrikalariek bost kilometroko ibilbidea osatu zuten. Miren Bastida eta Beñat Ibañez nagusitu ziren, bigarren postuan Saioa Soraluze eta Aritz Egea sailkatu ziren eta hirugarrenean Jone Cerezo eta Iñaki Okariz. Amaieran, herriko dendek emandako opariak zozkatu zituzten. 22 bikote opari eta guzti itzuli ziren etxera.