Bi hilean behin egingo dira odol-emateak Zumaiak
Asteazkenetan izango da 16.30etik 20.30era eta txanda aurretik eskatu behar da
2023an sartu garen honetan Zumaiako Odol Emaileek aurtengo egutegia aurkeztu dute.
Gauzak horrela, bi hilean behin eta asteazkenetan izango dira odol-emateak, beti bezala. Hau arratsaldeko 16.30ean hasiko da eta 20.30ean amaituko da.
Odola emateko txandak telefonoz edota WhatsApp bidez hartuko dituzte. Horretarako 609 812 706 zenbakira deitu edo ida-tzi beharko da. Odola emateko asteko astelehen eta asteartetan eman ahal izango da izena 17.30etik 21.00etara. Lehen odol- ematea datorren asteko asteazkenean izango da Zumaiako jubilatuen egoitzan eta guztiei gonbita luzatzen zaie.