Auzo eta kaleetako irisgarritasuna hobetzeko ahaleginean, beste eremu bat berritu du Azpeitiko Udalak. Hain zuzen ere, bukatu berriak dira Arana kaleko 17 eta 19 etxe-atarien aurrean gauzatu diren hobekuntza obrak.

Proiektua auzotarrekin adostu eta esleitu ostean hasi ziren obrak pasa den urrian, eta dagoeneko bukatu ditu Udalak. Azaldu dutenez, obra horien helburu nagusia inguru horretako irisgarritasuna hobetzea izan da, hala herritarren egunerokoa erraztuz bizi kalitatea hobe-tzeko. Art eraikuntza enpresak egin ditu lanak eta 130.402,83 euroko aurrekontua izan du.

Aranagoikoa auzoko irisgarritasuna nabarmen hobetu da azken hilabeteetan. Izan ere, duela hainbat hilabetetatik abian da Arana kaletik auzo horretarako igogailua. Igogailua egitearekin batera, auzoa irisgarritasuna hobetzeko hainbat eskaera egin zituzten auzotarrek, eta udala, pixkanaka egiten ari da. Azpeitiko Udalak 111.101,12 euroko inbertsioa egin du eta Aranagoikoa 7 eta 12 etxe-atarien arteko zatia dagoeneko irisgarria da.

Honi lotuta, aurreikuspena da datorren urtearen hasieran hastea Aranagoikoa 17 eta 19 etxe-atarien inguruko irisgarritasuna hobetzeko lanak, auzotarrek eskatu bezala.