Bost San Silvestre lasterketa urtea agurtzeko
Arrasaten, Bergaran, Oñatin, Aretxabaletan eta Eskoriatzan antolatu dituzte probak
Larunbat honetan debagoiendar askok agurtuko dute urtea korrika eginez. Guztira, bost San Silvestre lasterketa antolatu dituzte eskualdean. Goizean, Arrasateko Musakola auzoan izango da hitzordua (12.00etan; eta aurretik neska-mutikoen txanda izango da, 10.00etan), eta baita Bergaran ere, kasu honetan trail formatuduna (12.00; dortsalak agortuta daude).
Arratsaldean, Oñatin (16.30), Eskoriatzan (17.30) eta Aretxabaletan (17.00) egingo dituzte lasterketak, eta horietan guztietan hasi baino lehen izen-ematea zabalik egongo da. Gaztetxoentzat ere probak izango dira, 16.00, 12.00 eta 16.45ean, hurrenez hurren.