Astigarragako Udaleko webgunean herriko adierazle nagusiak modu eguneratuan ezagutzeko aukera dago, aste honetatik aurrera. Tresna honen helburua estatistika-datu ofizial eguneratuak modu irekian eta publikoki eskaintzea da.

Adierazleak grafikoki eta modu interaktiboan ikus daitezke. Halaber, adierazle bakoitzaren informazioa hainbat formatutan deskargatzeko aukera ere badago webgunean.

Bost atal ezberdin kontsulta daitezke: Demografia, Lan merkatua, Jarduera ekonomikoa, Ingurumena eta mugikortasuna eta Errenta.

Webgunean dauden azkeneko datuak 2021 urtekoak dira eta bertan ikus daiteke Astigarragan 7.185 pertsona daudela erroldatuta eta hazkundea azken urtean %2,2koa izan dela.

Izan ere, Astigarraga eskualdean gehien hazi den herria da, baina biztanle atzerritarren kopuruak behera egin du.