Urnietako Udaletik gogorarazi dutenez, erdiguneko San Joan kaleko 32-40 zenbakien inguruko ur hoditeria puskatu ostean, behin-behineko irtenbidea eman zitzaion hornidura bermatzeko.
Aste honetan Udalak adierazi duenez, eremu horreko ur hornidurari behin betiko irtenbidea emateko ordua iritsi da eta tutua aldatuko da.
Horretarako, beharrezkoak diren lanak egiteko zonalde horretako aparkalekuak libre geratu behar dute, eta, beraz, kaleko zati bat itxita egongo da bi aste inguruz, udal iturburuek jakitera eman dutenez.
Hesiak
Udaltzaingoak dagoeneko jarri ditu hesiak aparkatu ezin den tokietan, gaur goizerako dena libre egon behar baita lanean hasi ahal izateko.
Urnietako Udalak barkamena eskatu du aldez aurretik neurri hauek trafikoan eta aparkatzeko orduan sor ditzaketen eragozpenengatik.