Elgoibarko San Anton Pilota txapelketaren 30. edizioa jokatuko da datorren ostiraletik aurrera. Ohi bezala, afizionatu mailako pilotaririk onentsuenak ikusteko aukera egongo da ikastolako frontoian. Aurten mutilen txapelketaz gain, emakumezkoena ere antolatu du Lagunak Pilota Eskolak.

Beraz, lau emakume lehiatuko dira estreinakoz antolatu duten lau t’erdiko txapelketan. Lehenengo bi finalerdiak hilaren 30ean eta urtarrilaren 5ean izango dira; finala, aldiz, urtarrilaren 13an; guztiak 21.30ean. Gizonen txapelketari dagokionez, bi partida izango dira promesa eta senior mailatan, egun beretan.