Emakumeen Pilota Txapelketa ere izango da San Anton torneoan
Datorren ostiraletik hasita eta urtarrilaren 13ra arte bi finalerdi eta finala jokatuko dira Elgoibarren
Elgoibarko San Anton Pilota txapelketaren 30. edizioa jokatuko da datorren ostiraletik aurrera. Ohi bezala, afizionatu mailako pilotaririk onentsuenak ikusteko aukera egongo da ikastolako frontoian. Aurten mutilen txapelketaz gain, emakumezkoena ere antolatu du Lagunak Pilota Eskolak.
Beraz, lau emakume lehiatuko dira estreinakoz antolatu duten lau t’erdiko txapelketan. Lehenengo bi finalerdiak hilaren 30ean eta urtarrilaren 5ean izango dira; finala, aldiz, urtarrilaren 13an; guztiak 21.30ean. Gizonen txapelketari dagokionez, bi partida izango dira promesa eta senior mailatan, egun beretan.
Temas
Más en Bertan
-
Marixik hasiera eman die Itziarko Kopraixei
-
“Me fascinan los personajes malvados; me encantaría hacer de una gran villana, incluso en una película de superhéroes”
-
Sagarrek: la apuesta por el primer sector de una joven emprendedora irundarra
-
Beterri-Buruntza pone remedio a la falta de relevo generacional en el primer sector