Ohiturari jarraituz, eta pandemiaren ondorioz bi urteko geldialdiaren ondoren, bihar berriz ere ilunabarreko 18.15ean, Ereintza elkarteko egoi-tzatik irtengo da Olentzeroa.

Parte hartu nahi duenak, baserritarrez jantzita, Ereintzako egoitzara gerturatu beharko du 17.45ean. Abestiak bakoitzak bere kabuz aurrez entseatu beharko ditu, www.ereintza.com webgunean aurkitzen diren doinu eta letrekin. Gainera, nahi duenarentzat, liburuxka berriak kantu guztiekin Ereintzako egoitzan banatuko dira atera aurretik.

Olentzerok herriko kaleetan barrena egingo du bere ibilbidea, Ereintzako txistu eta tronpeta bandak eta Andoitz Antzizar trikitilariak lagundurik. Xabier Vesgaren zuzendaritzapean arituko da abesbatza herrikoia kantuan.

Ohiko geldialdiak egingo ditu eta amaitzeko, 20.00ak inguruan Herriko Plazara iritsiko da eta herriko beste Olentzeroekin saio bateratua eskainiko du.