Astigarraga eta Hernani UEMAn daude
Euskararen ezagutza hazi den arren, erabilera jaitsi da eta Mankomunitatea lagun izango dute erronka honetan
Larunbataz geroztik Udalerri Euskaldunen Mankonunitateko (UEMA) kide dira Hernani eta Astigarraga eta aste honetan agerraldi bateratua egin dute erabaki honek bi herriei zertan eragingo dien azaltzeko.
UEMAko kide izateko ezinbestekoa da herriko euskaldunen indizea %70 izatea. Beraz, udalerri euskaldunen artean daude Hernani eta Astigarraga, eta poza agertu dute bi Udaletako ordezkariek.
Dena dela, ezagutzaren eta erabileraren arteko aldearekin kezkatuta agertu dira, udalerri euskaldun gehienetan bezala erabilera beherantz ari baita. “Erabilera handi-tzea izango dugu datozen urteetako erronka”, nabarmendu du Hernaniko alkate Xabier Lertxundik.
Astigarragako alkate Xabier Urdangarinek gehitu duenez, “bide horretan, UEMAn egoteak lagundu egingo digu.
Temas
Más en Bertan
-
Eibar se dota con 40 nuevas plazas de guardería para niños de 0 a 2 años
-
Arrasate: Emakume Txokoa despliega su programación hasta junio con formación, cultura y mirada feminista
-
Errenteria renovará equipamientos para menores de edad
-
La XIII edición del Ordizia Urpekoak Saria se celebrará este sábado