Gaur hasiko da 2023ko Lezoko egutegien banaketa
2.000 ale inprimatu dira eta doan jaso daitezke goizez erregistroan eta Kultura Aretoan
Gaurtik aurrera eta agortu arte, 2023 urteko Lezoko udal egutegien banaketa egingo da. Aurten ere, egutegi handiak eta txikiak (mahaikoak) banatuko dira. Hauek eskuratzeko, herritarrak 8.30etik aurrera gerturatu beharko dira udaletxeko erregistrora edo Kultura Aretora.
2.000 ale inguru inprimatu dira eta doan izango dira, urtero bezala. Aleak soberan egongo direnez, presarik gabe udal eraikin hauetara gerturatzeko deia egiten da.
Lehiaketa
2023ko egutegiko gaia Momentu kuttunak da eta irudiak aukeratzeko Lezoko Udalak lehiaketa bat jarri zuen martxan.
70 argazki baino gehiago jaso dira eta guztien artean irabazlea Eneritz Balda Aparicio izan da, Gabonetako plaza izenburua duen argazkiarekin. 200 euroko saria eskuratu du eta herriko dendetan erosketak egiteko erabiliko du.
Alkatearen esanetan kalitate handiko irudiak jaso dira.
Temas
Más en Bertan
-
Vandalismo contra la OTA en Arrasate: máquinas destrozadas y 9.000 euros en reparaciones
-
Las actividades juveniles previstas en la plaza Pío XII de Irun se trasladan al Gazteleku Martindozenea
-
El barrio Floreaga de Azkoitia disfruta ya de su tercer ascensor
-
El plazo para la presentación de carteles para los Carnavales de Irun termina el 4 de enero