Dantza emanaldia urtarrilean Zarautzen
Euskal mitologian oinarritutako ikuskizuna izango da urtarrilaren 28an Kiroldegian
Laminosine Oztibarreko (Nafarroa Behera) ur pu-tzu sakon famatu bat da eta laminez beteta dago. Itsasoari lotuta omen dago, inguruko errekak urik gabe geratuta ere, handitu egiten da marea gorarekin. Hau zarauztarrei ekarriko zaie Bunuzekok Xoriak dantza taldearen eskutik.
Urtarrilaren 28an izango da dantza emanaldia Kiroldegiko areto berrian. Euskal dantza tradizionala eta dantza garaikidea uztartzen ditu, euskal mitologiaren gaiaren inguruan. Musika ikusgarri honentzat propioa sortu da eta taula gainean joko da zuzenean. Aire tradizionaletatik abiatuz, musika berriak sortu dira.
Zenbat profesionalen gidaritzapean aritzeko paradaz gozatu ahal izango dute. Adibidez, Fanny Marmayou, Batcharte Dantza elkartearen zuzendaria, eta Joana eta Jenofa Erdozaintzi-Etxart, euskal dantza irakasleak.
Temas
Más en Bertan
-
El PNV de Errenteria propone incorporar ayudas a las familias en las Ordenanzas Fiscales
-
La apertura del nuevo puente este jueves acercará a los vecinos de Urazandi al centro del casco urbano de Elgoibar
-
Las puestas de sol más bonitas, las de Zumarraga
-
Las Juntas Generales reclaman poner fin a los vertidos en la playa de Saturraran