San Tomas Eguna ospatuko dute asteburu honetan Pasaiako lau barrutiek. Larunbat honetan festa Antxon eta San Pedron burutuko da eta igandeanTrintxerpe eta Donibaneko txanda izango da.

San Tomas Azokaren eta bandak 13.00etan eskainiko duen kontzertuarengatik, igandean hainbat trafiko mozketa izango dira Trintxerpen. Euskadi Etorbidea erabat moztuko da 12.00etatik 14.00etara. Beti bezala, seinaleak jarriko dira ainguraren biribilgunean, Correosen eta Lasako bidegurutzean, eta trafikoa portuko eremutik bideratuko da.

Gainera, Ulia etorbideko 1-3 zenbakitik Azkuenerako sarbidea itxi egingo da 10.00etatik 14.30era, eta Ulia etorbideko 3. zenbakiko garajeetara sartzeko bakarrik pasa ahal izango da. Errenteria kalera sartzeko, aldiz, Azkuene 32raino joan beharko dira autoak, Ulia etorbidetik eta Azkueneko biribilgunetik sartuz.

Donibanen ere, igandean Donibane kalea itxita egongo da 10.00etatik 16.00etara.