Mutrikuk larunbat honetan ospatuko du Santo Tomas eguneko azoka
Era askotako postuak, herri kirolak, ganadu erakusketa, trikitilariak eta rock kontzertuak izango dira
Mutrikuko herriak Santo Tomas eguneko azoka berezia ospatuko du larunbat honetan, ohitura duenez, festa giroan.
Urtero legez, goizean zehar talogileak, herriko baserritarren eta artisauen postuak eta ganadu erakusketa izango dira.
Gainera, eguerdian goi mailako herri kirolen jaialdia izango da: Julen Gabirondo eta Julen Kañamares bikoteak Aratz eta Ugaitz Mugerza anaien aurka neurtuko ditu indarrak euskal pentatloian.
Jardunaldia girotzeko trikitixa taldearen kalejira izango da 13.00etan eta eguna borobiltzeko Mutrikuko Rock Kolektiboak antolatutako MRK Gaua izango da (22.30ean) Gaztetxean.
Temas
Más en Bertan
-
Gaur, asteartea, egingo da udako geldialdiaren osteko lehen udalbatzarra Azpeitian
-
El CD Elgoibar rinde homenaje a José Arakistain, el portero que llegó a levantar la Copa de Europa
-
Arrasate confía en ser declarada zona tensionada del mercado de vivienda en las próximas semanas
-
Pasaia realizará labores de desbroce el 10 de septiembre