Andoaingo Udaleko Zerbitzu sailak oinarriak onartu ditu Aranaztegi etorbidean desgaitasun fisikoa duten pertsonen-tzako prestatutako eta erabilera mistoko komun autogarbitzailea hornitzeko eta, obra zibila barne, kontratuaren lizitazioa egiteko. Proposamenak 60.000 euroko oinarrizko aurrekontua izango du, BEZa barne, eta gauzatzeko bost asteko epea aurreikusten da.
Kabina berria Aranaztegi etorbideko biribilgunean jarriko da, trenbidea zeharkatzen duen azpiko pasabidearen ondoan, Krafft enpresaren parean, Andoain eta Urnieta lotzen dituen bidegorriaren eta pasealekuaren erdialdean.