Ostiral eta larunbat honetan Asteburu Magikoa ospatuko da. Bi-Tartean merkatari elkarteak Herrian Erostearen Magia kanpaina antolatu du Gabonetarako. Bezeroen artean 100 euroko bost erosketa-bale zozkatuko dituzte eta ostiralean eta larunbatean Asteburu Magikoa ospatuko dute.

Larunbatean, Olentzero eta Mari Domingi erraldoiak jarriko dira Areizaga-Kalebarrenen. 17.30etik 19.30era, haurrek Olentzero eta Mari Domingirekin argazkiak ateratzeko aukera edukiko dute. Argazkiak dendetako erakusleihoetan erakutsiko dira. Haurrek beraien argazkiak bilatu beharko dituzte eta dendariei eskatu.

Larunbateko beste lau ekitaldi ere antolatu dira: 18.30etik 20.30era, Zirkun Zirkok kalejira egingo du; 18.00etatik 20.00etara, Asier Kidamen magia ikuskizuna izango da bi herrietako toki ezberdinetan; 18.00etatik 21.00etara txu-txu trenean ibiltzeko aukera egongo da eta azkenik, 19.00etatik 21.00etara, BentaZaharreko Mutiko Alaiak taldeak geltokiko pintxo-potea girotuko du. Txu-txu trenaren geltokia Elizkalen egongo da.

Larunbaterako, berriz, beste bi ekitaldi prestatu dituzte. 11.00etatik 14.00etara haurrentzako jolasak egongo dira Urretxuko Gernikako Arbola plazan eta 14.00etan 100 euroko bost erosketa-bale zozkatuko dira Areizaga-Kalebarren plazan. Zozketa horretan Olentzeroren eta Mari Domingiren zakuan hamar euroko erosketa tiketak sartzen dituzten guztiek parte hartuko dute.

Ekintza horietan guztietan ari-tzen direnei txokolate beroa, gaztainak eta Hugo eta Eusebioren atrakzioetan jolasteko txartelak emango dizkiete. Bestalde, turismo bulegoak esperientzia magikoak zozkatuko ditu larunbatean eta igandean Areizaga-Kalebarrenen.