Urteroko moduan, Antxiñako Ama txistulari taldeak kontzertua antolatu du Gabonetarako. Larunbatean izango da, 19.30ean, Zumarragako Beloki pilotalekuan.

Beti bezala, “ilusio handiz” prestatu dute kontzertua. “Lagun artean izango da aurtengo kontzertuaren leloa. Asko izan dira gure bidelagunak musikaren ibilbidean. Aurtengoan Goiargi abesbatzari keinu bat egingo diogu: herritarrekin, herriarekin, lotura eta harreman estua izan dute eta musikaren alde maitasunez eta mimoz lan egin dute”, azaldu dute.

Ekitaldian zehar, dantzariak, abeslari bakarlariak eta instrumentu jo-tzaile ezberdinak arituko dira. “Soinuak eta erritmoak uztartuz, musikaren magiaz gozatzeko aukera izango dugu. Proiektu hau gauza-tzeko elkarlana funtsezkoa izan da. Elkartzea erronka izan da, baina elkarrekin lan egitea plazera”.