Gabonetako argiak datorren abenduaren 19an, astelehenean, piztuko dira lehen aldiz.

Amasa-Villabonako Udalak 2020an hartutako erabakiari eutsiko dio eta argiteria hau jartzeko guztira 8.000 euroko inbertsioa egingo du. Gogoratu behar da 2020. urtean, hau da, pandemia garaiko lehen Gabonetan, Udalak gabonetako argiteria jartzeko aurrekontua %60an murriztea erabaki zuela, aurreko legealdian (2018-2019ko Gabonetan, kasu) udalak 20.000 eurotik gorako gastua egiten baitzituen argi hauek jartzeko.

Azker urteetan bezalaxe, argi gehienak herriko erdigunean ezarriko dira; kale Nagusian, kale Berrian, Txistulari plazan, Santio kalean eta Errota, Larrea eta Arroa auzoetako errepide ondoko zuhaitzetan.

Argi hauek ezarri eta martxan jartzeko, Amasa-Villabonako Udalak dagokion kontratazio prozedura garatu du eta udal teknikariek hiru enpresa ezberdinen proposamenak aztertu ondoren, Hernanin kokatuta dagoen Mycolux enpresa kontratatzea erabaki du. Enpresa honek udalari jakinarazi dionez, dagoeneko hasiak dira argien instalazioa egiten.

Gabonetako argi guztiak kontsumo baxuko LED argiak izango dira eta ondorioz, argi hauek sortuko duten argindar kontsumoaren igoera oso txikia izango dela aurreikusten da.

Egunotan herri giroa pizteko asmoz eta Gabonetako erosketak herriko saltokietan egitera bultza-tzeko ekitaldiak antolatzeko asmoa du Udalak. – M.S.S.