Zilegi Eskolak herriko euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak elkarrekin aritzen diren saioak antolatzen ditu. Horrenbestez, Urnietako hurrengo saioa abenduaren 12an izango da. Egun horretan Bertsolaritza: txapelketaren ikuspegitik solasaldia burutuko da, bertsoak epai-tzeko irizpideak oinarri hartuta.

Saioa Sarobe gunean izango da 18.30ean hasita. Gai-emailea Iker Goñi izango da. Parte-hartzea doakoa da, baina beharrezkoa da izena ematea.

Izena emateko ondorengo telefono zenbakira edo helbide elektronikora deitu edo idatzi beharko da: 663 043 314 edo zilegieskolak@aek.eus.

Zilegi Eskoletan denetariko gaiak lantzen dira (historia, sexualitatea, eskulanak, sukaldaritza...). Saio dinamikoak dira, non partaideek euskara landu eta gaiei buruz asko ikasteko aukera duten. Maiztasunari dagokionez, hilean behin gauzatzen dira gutxi gora-behera.