Nahia Garrido urretxuarrak zilarrezko domina bat lortu du Rotterdameko mitinean, bizkar igeriketako 200 metroko finalean.

Rotterdameko mitinean Europako igerilari onenetako batzuk parte hartu dute. Larunbateko bizkar igeriketako 100 metroko proban, adibidez, Garridok Kira Toussaint herbeheretarrarekin igeri egin zuen. Garrido 3. kalean aritu zen eta Touissaint 4. kalean. Touissaintek Europako errekorra du, bizkar igeriketako 50 metroko proban.

Urretxuko igerilaria denboraldi bikaina egiten ari da eta Gipuzkoarren Kirola sarirako hautagaia da. Gipuzkoarren Kirola sari herrikoia da osteguneko 24.00ak baino lehen bozkatu behar da gipuzkoa.eus webgunean. Elene Lete futbolari zumarragarra ere hautagaien artean dago. Saria Gipuzkoako Kirolaren Galan emango da, Santa Lutzi egunean.