Aste honetan dauden jaiegunak direla eta ordutegi berezia izango dute Zumaiako zerbitzu batzuek.

Udaletxea, Alondegia kultur etxea (Oxford aretoa izan ezik), Branka eta Gizarte Zentroa (taberna irekita egongo da) itxita egongo dira gaur, bihar, ostegun eta ostiralean. Foronda, Emakumeon Etxea eta Ludoteka aste osoan itxita egongo dira.

Musika Eskola gaur bakarrik egongo da zabalik eta Udaltzaingoan ohiko ordutegia jarraituko dute.

Turismo bulegoan eta Lubaki kiroldegian, ordea jaiegunetako ordutegia izango dute aste honetarako. – Pedro Amundarain