Joan zen astean Goierri elkartearen xake txapelketako azken hiru partidak jokatu ziren Eire tabernan. Bigarren edizio hau Juan Carlos Martinek irabazi du (5,5 puntu). Bigarren postuan Carlos Legaristi sailkatu da (5 puntu) eta hirugarrenean Ketxus Amenabar (5 puntu). Lehen edizioa berak irabazi zuen. Txapelketan 15 jokalarik parte hartu dute. Suitzar erara jokatu dute, zazpi partidatara.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
