Bigarren eskuko azoka Urretxu-Zumarragako ikastolan
Pagoetako gune soziokulturalean Urretxu-Zumarraga ikastolako 2. DBHko ikasleek bigarren eskuko azoka egin dute.
Horrelako ekintza bat antolatzeko, lankidetza, parte hartze kolektiboa, elkartasuna eta betebeharrak euren gain hartzea zeinen garrantzitsuak diren konturatzea izan da helburua. Antolatzaileek LH, DBH eta Batxilergoko ikasleei beraien ekimenaren berri eman zieten eta erabiltzen ez zituzten objektuak ematea proposatu zieten, berrerabilpena sustatzeko. Ikasleek makina bat jolas, liburu, arropa, bitxi… eraman zituzten ikastolara, azokan saltzeko.
Urretxu eta Zumarragako herritarrei eskainitako azoka izan da. Ikasleek emandako objektuak erosteko aukeraz gain, beraiek egindako gozoak (bizkotxoa, madalenak…) dastatzeko aukera egon da. Gainera, txikienek aurpegia margotzeko aukera eduki dute.
Jende asko gerturatu da azokara eta antolatzaileek balorazio oso positiboa egin dute. Bildutako dirua ikasturte amaieran ikasle guztientzat festa bat antolatzeko erabiliko dute.
Temas
Más en Bertan
-
La rotonda de Artzabal de Deba cambia de cara para mejorar la convivencia entre viandantes y vehículos
-
Las primeras viviendas protegidas de Salberdin sur en Zarautz ya pueden ser habitadas
-
Zestoa aprueba por unanimidad un presupuesto de siete millones de euros para 2026
-
Los “conciertos secretos” vuelven al Gaztetxe de Zarautz este sábado