OARSOALDEA
Oiartzungo Arragua auzoa garbituko dute igandean auzolanean
Parte hartu nahi dutenek 9.30ean agertu beharko dute frontoian
Arragua auzoa auzolanean txukunduko dute igandean, azaroaren 20an. Oiartzungo Udalak eta Bazterrak Txukuntzen herritar taldeak antolatu dute ekimena. Arraguakoa aurten egingo duten zortzigarren saioa izango da, aurretik herriko beste zazpi auzoak garbitu baitituzte.
Auzotarrak eta gainontzeko herritarrak gonbidatu dituzte parte hartzera, “guztion ardura baita herria txukun mantentzea”, aditzera eman dutenez.
Parte hartu nahi dutenek auzoko frontoira 9.30ean hurbildu besterik ez dute egin behar. Inguruko hondakin eta zikinkeria bildu ondoren hamaiketakoa eskainiko diete antolatzaileek bertaratutakoei.
Temas
Más en Bertan
-
“Algunos miembros de Puro Relajo no sabemos dónde vamos a tocar hasta un día antes del concierto”
-
"Recibir el Txapelaundi Saria me ha dado mucha alegría, porque siempre he estado muy vinculado al barrio"
-
Astigarraga cerrará el 18 de agosto Santio Zeharra por obras
-
“Con la ‘eutanasia cero’, el modelo de la perrera ha pasado a ser el de un centro de adopción de perros ”