Inda Mendi elkartekoak oraingoan, beraien Euskal Herriaren zeharkaldiarekin jarraituz, Aralarreko ekialdera joango dira igande honetan.

Guardetxeko aparkalekutik abiatuko dute bidaia. Lehenbizi Artxuetara igoko dira eta jarraian Iribaseraino ibilbide luze batean, pagoz jositako basoak, Ata bailarako larreak eta Aitzarrateta iturburua ikusteko aukera paregabeak egongo dira txangoan zehar.

Aralarren alde berdea ezagutzeko aukera izango da, baita ere. Goiz buelta izan arren, hamalau kilometrotako luzera du bidaiak eta 500 metrotako desnibel metatua du. Luzea den arren edozein mendizaleentzako egokia da, bide gozoa baitu, orbela eta belardiz hornituta.

Joan nahi duen orok goiko estankoan eman beharko dute izena (943 860 357) edo Inda Mendi elkartearen webgunean (www.indamendimb.eus). Izena emateko epea ostiral eguerdia izango da.

Autobusa, beti bezala, Txomin Agirreko geltokitik irtengo da goizeko 7.30ean. Helduek zazpi euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek bost. Irteera hauetan parte hartzeko ez da beharrezkoa bazkide izatea, edonork eman dezake izena.