Aurten ere Usurbilgo udal brigadan bost hilabetez lan egiteko lau lanpostu eskainiko ditu Udalak, Beterri-Buruntzako enplegu planaren barruan. Hautatuak direnak abendutik maia-tzera arituko dira lanean, eta lanaldi osoko jarduna izango dute.

Deialdi honen helburua herriko langabetuak lan merkatuan txertatzeko da. Izen-emateak Lanbideren bidez izango dira, eta, aurreikuspenen arabera, gaurtik aurrera irekiko da epea, Lanbideren webgunearen enplegu atalean.

Usurbilen bizi diren pertsona langabetuei zuzendutako eskain-tza da, eta lautik bi postu emakumeentzat izango dira. Lanpostua lortu ahal izateko, hiru baldin-tza bete beharko dituzte: Lanbiden lan eskatzaile gisa izena emanda egotea, Usurbilen erroldatuta egotea eta 2021ean programa honen edo gazte enpleguko programaren onuradun ez izatea. – A.M.