Urola Garaia: Erakusleiho lehiaketan izena emateko epea ireki da
Lau sari banatuko dira eta horietako bat Urretxu eta Zumarragako bizilagunek emango dute
Urretxu eta Zumarragako udalek Gabonetako erakusleiho lehiaketa aurkeztu dute. Aurtengo berrikuntza nagusia herritarrek sari bat emango dutela da. Parte hartuko duten erakusleihoak ikusi eta ondoren botoa eman behar dute, abenduaren 15a baino lehen: bi-tartean.eus webgunean, erakusleihoetan ikusiko duten QR kodearen bitartez edo erakusleihoetan jarriko den WhatsApp zenbakiara mezua bidalita. Botoa ematen duten herritarren artean 100 euroko erosketa bonoa zozkatuko da. Sari hori Bi-Tartean elkarteak kudeatuko du.
Lehiaketan parte hartuko duten merkatarien artean lau sari banatuko dira. Urretxu eta Zumarragako denda guztiek parte har dezakete. Azaroaren 29a baino lehen eman behar dute izena, merkatarien bulego teknikoan (Labeaga 56, Urretxu). Epaimahaia abenduaren 9tik 15era pasako da dendetatik. Dendak 21.00ak arte argiztatuak egon beharko dira. Sari banaketa abenduaren 16an izango da.
Temas
Más en Bertan
-
El coro Atzokoak celebra este sábado su 40 aniversario con un concierto solidario en el Amaia KZ
-
Una unidad móvil de la Policía Nacional acudirá todos los meses a Elgoibar para tramitar el DNI y el pasaporte
-
'Arrasaten TRIL': agenda y app al alcance de todos
-
La línea de Irunbus que unirá Ficoba con Elizatxo y Mendibil comenzará a funcionar en 2026