Bi-Tarteanek erretiroa hartu duten merkatariak omendu ditu
Omenaldia larunbatean izan zen, Ber4 kanpainari amaiera eman zion ekitaldiaren baitan
Larunbatean, Bi-Tartean merkatari elkarteak Ber4 kanpainaren amaiera ekitaldia egin zuen Pagoeta gune soziokulturalean. Bertan, aurten erretiroa hartu duten bazkideak omendu zituzten.
Omenduak Salegi harategiko Fernando Salegi eta Mailu Odriozola, Ederrena etxetresna-dendako Jose Luis Madina eta Rosa Hernandez, Lorea drogeriko Ana Elgarresta eta Oiarbide oinetako-dendako Andres Oiarbide eta Lurdes Garikano dira.
Ekitaldia merkatari, elkarte, sortzaile eta herritarren arteko topaketa izan zen. Oihane Vicentek, Uxue Kerejetak eta Andoni Salamerok dantza, musika eta poesia ikuskizuna egin zuten, Urretxu eta Zumarragako elkarteei beraien ekarpena eskertu zieten, aurten jubilatu diren Bi-Tarteaneko bazkideei omenaldia egin zieten, kanpainaren ikus-entzunezkoa eman zuten, sortzaileek egindako mantalak erakutsi zituzten eta mokadutxoa egin zuten. Ber4 kanpainan, Bi-Tartean elkarteak herritarren praka bakero zaharrak jaso ditu eta horiekin mantalak egin ditu. Mantal horietako gehienak Urretxu eta Zumarragako elkarteei oparitu dizkie.
Gaurtik hilaren 25era, Urretxuko eta Zumarragako sortzaileek egin dituzten mantalen erakusketa egingo da Zelai Arizti kultur etxeko sarreran. Mantal horiek (30) erakusketak iraun bitartean kanpainara atxikitako establezimenduetan erosketak egiten dituztenen artean zozkatuko dira. – A.Z.
Temas
Más en Bertan
-
El coro Atzokoak celebra este sábado su 40 aniversario con un concierto solidario en el Amaia KZ
-
Una unidad móvil de la Policía Nacional acudirá todos los meses a Elgoibar para tramitar el DNI y el pasaporte
-
'Arrasaten TRIL': agenda y app al alcance de todos
-
La línea de Irunbus que unirá Ficoba con Elizatxo y Mendibil comenzará a funcionar en 2026