Urnietako Ermotegiko eremuan gauzatzen ari den garapen berrirako sarbidea izango den biribilgunea eraikitzeko lanen ondorioz, bihartik aurrera Langarda auzoko bizilagunek Hernaniruntz irten beharko dute behin-behinean, eta Urnietara sartu nahi dutenek, autobiarekin konektatzen duen biribilgunean buelta eman eta herriruntz bueltatu beharko dute.

Gainera, lan horiek egin bitartean, joan den astetik, errepidearen puntu horretan dauden bi erreietako bat itxita egongo da eta semaforo bidezko pasabidea ahalbidetuko da.

Udaletik aditzera eman dutenez, biribilgunearen alde bat egokitzen ari dira orain. Beste aldea egingo dute ondoren, eta, gero, asfaltatze lanak gauzatuko dira. Biribilguneak Lasarte-Oriarantz egingo den bidearekin lotzeko ere balioko du.

Udalak barkamena eskatu du aldez aurretik sor daitezkeen eragozpenengatik.