Zarauzko Euskaraldian izen-ematea zabalik dago
Datorren asteartean hasiko dira txapak banatzen eta hainbat gunetan eskura daitezke
Euskaraldia azaroaren 18tik abenduaren 2ra ospatuko da Euskal Herri osoan zehar eta Zarauzko Euskaraldiaren ba-tzordea antolaketa lanetan dabil aspalditik.
Zabalik dago izen-ematea eta azaroaren 8tik aurrera txapa banaketarekin hasiko dira. Izena www.izenematea.euskaraldia.eus atarian edota paperean, txapa banaketako guneetan eman daiteke. Hauek dira txapa banatuko duten toki batzuk: Turismo bulegoan astelehenetik ostiralera (9.30-13.30/15.30-19.00) eta larunbatetan (10.00-15.00). Kultur etxean astelehenetik ostiralera (9.00-14.00/16.00-20.00). Informazio gehiago euskaraz@zarautz.eus webgunean.
Temas
Más en Bertan
-
Fin a los problemas de estabilidad de la carretera y mejora del firme entre Elgoibar y el alto de Azkarate
-
Servicios de Txingudi organiza una visita guiada a la depuradora de Atalerreka
-
Oiartzunek emakumeek pairatutako indarkeria azalaratuko du
-
Oñati: Ikusi Makusi receta humor y unas vacaciones "sin maridos"