Ongizate emozionalari buruzko hitzaldia
Asteartean egingo da Zelai Arizti aretoan, Urretxu-Zumarraga ikastolak antolatuta
Urretxu-Zumarraga ikastolak ongizate emozionalari buruzko hitzaldia antolatu du datorren astearterako. 18.00etan izango da, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Roberto Aguado Romo psikologoak parte hartuko du. Aguado, ikastolan inplementatu duten Lotura Emozional Kontzientea adimen emozionaleko ereduaren sortzailea da.
Emozioak kudeatzeko zailtasunak dituzten haur eta gazteak geroz eta gehiago direla nabaritu dute ikastolako arduradunek. Egindako ikerketen datuek ere joera hori baieztatzen dute: Basurtoko erietxean osasun mental arazoekin ospitaleratutako gazteen kopuruak %50 egin du gora 2019tik 2021ra. – A.Z.
Temas
Más en Bertan
-
Sprilur derribará varios pabellones de ArcelorMittal Zumarraga
-
El coro Atzokoak celebra este sábado su 40 aniversario con un concierto solidario en el Amaia KZ
-
Una unidad móvil de la Policía Nacional acudirá todos los meses a Elgoibar para tramitar el DNI y el pasaporte
-
Segunda campana robada en una ermita de Eibar en poco más de dos meses