Euskal Herriak Euskaraldiaren hirugarren edizioa azaroaren 18tik abenduaren 2ra ospatuko du eta festa honen atarian Urnietako Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu.

Lehenengoa larunbatean izango da Zubitxo plazan. Bertan, Egape dantza taldeak koreografia bat dan-tzatuko du, Kantazaun elkarteak zenbait abesti kantatuko ditu eta bertso eskolako kideen bertsoak en-tzuteko aukera ere izango da.

Horretaz gain, gune ibilitaria egongo da, non Euskaraldiko arropa eta materiala erosteko aukera izango den. Euskaraldian parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera ere izango dute. Horretarako, euskara norekin eta zenbatetan erabili nahiko duten pentsatu beharko dute Ahobizi edo Belarriprest rolak aukeratzeko garaian.

Yoga

Halaber, Euskaraldiaren baitan euskaraz emango diren bi yoga klase eskainiko dira azaroaren 12an. Lehenengoa 10.00etan, izango da, eta, bigarrena, berriz, 12.00etan. Izena eman nahi dutenek 688 603 777 telefono zenbakira deitu edo Whatsapp bidez idatzi beharko dute azaroaren 10a baino lehen.

Azkenik, TikTok lehiaketa bat abian jarri da hamahiru urtetik gorako gazteentzat. Parte-hartzaileek Euskaraldiaren hirugarren edizioko kantaren zati bat abestu eta dantzatu beharko dute.

Publikazioei dagokienean, 16 urtetik gorakoen bideoak soilik partekatuko dira babes legearengatik, baina parte-hartzaile guztien artean sari eder bat zozkatuko da.

Parte hartzeko interesa dutenek azaroaren 17ra arte dute bideoak bidaltzeko aukera.