Mutiloako Udalak peoi bat kontratatzeko prozesua abian jarri du, 2022ko LPE-Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntza-deialdiaren testuinguruan. Lana herriko hainbat gune txukuntzeko eta garbitzeko da.

Deialdiak dioenez, ezinbestekoa da desbrozadora eta sopladora erabiltzen jakitea, gidatzeko B baimena izatea eta Goierri bailaran erroldatua izatea. Bestalde, tokiko ekintzetarako 2022ko lanbideko dirulaguntza deialdian ezarritako irizpideak bete beharko dira, hain zuzen ere, lehenengo tipologiari dagozkionak.

Gainera, kontuan hartuko da antzeko lanetan eskarmentua izatea, euskaraz hitz egiten jakitea eta mutiloan erroldatuta egotea.

Sei hilabeteko kontratua izango da eskaintzen dena, goizeko ordutegi jarraian. Soldata 1.600 eurokoa izango da.

Izena emateko azken egun azaroak 17 da. – E.C.A.