Orio – Azaroaren 25ean Indarkeria Matxistaren Aurkako eguna ospatuko da eta horren harira, Orioko Ahalduntze Eskolak hainbat saio antolatu ditu hilabete osorako.
Azaroaren 4an, Beatriz Egizabalen Magma Mia bakarrizketa egongo da kultur etxean, 19.30ean. Hilaren 10ean, Lodifobia gorputza osatzen tailerra burutuko dute Salatxo aretoan 18.30ean.
Azaroaren 14an Emakume musulmanak eta beren janzkerari buruz hitz egingo dute arratsaldeko 18.30ean kultur etxean.
Azken saioa azaroaren 23an izango da. Abortuaren lege-proiektu berriaren gakoak hi-tzaldia egingo dute, hain zuen ere. Hau, arratsaldeko 18.30ean egingo da Salatxo aretoan eta saioa Irule bulegoak gidatuko du.
Informazio zabalagoa topa-tzeko Ahalduntze Eskolaren Instagramean (@ahalduntzeeskola) aurkitu daiteke.