Asteartean azaroaren 1a izango da. Jende askok ohitura izaten du egun horretan edo aurrekoetan hilerria bisita-tzeko. Horregatik, Oiartzungo Udalak autoen joan-etorria ordenatu eta segurtasuna hobetzeko hainbat neurri jarri ditu. Aldaketak ostiral honetan arratsaldeko 18.00etatik azaroaren 1eko 23.00ak arte indarrean egongo dira.

Hilerrira autoarekin joateko Sibeluts kalea 1etik joan behar da (ikastolatik). Sibeluts-Goizueta kaleko bidegurutzetik hilerrira ezingo da kotxearekin pasa (irteerarako bakarrik izango da noranzko hori). Autoak aparka-tzeko aukera izango da Sibeluts kalean, goranzko erraian.