Urrestillako Zurrunbillue lantaldeak herritar guztien partaidetzari irekitako batzarra antolatu du datorren ostegunerako. Bilera 19.00etan hasiko da gazteen lokalean eta helburua “talde irekia eta anitza” osatzea izango da, beti ere, “Azpeitiko Udaletik datozen gauzen aurrean antolatuta egoteko eta herri mailan sor daitezkeen beharrei edo eskaerei bide emateko”.
Osteguneko batzarrean urrestildar guztiek eta herriko ekin-tzetan parte hartzeko prest daudenek har dezakete parte.
Azken batean, Zurrunbillue taldeak “Urrestilla hobeago bat eraikitzeko” indarrak batu nahi ditu; “Horrela gauzak lortzeko aukera gehiago izaten delako”. – J.L.