Guztion Astigarraga merkataritza berraktiba-tzeko programaren baitan, dirulaguntza lerro berri bat abiatu zuen Astigarragako Udalak 2020an; Guztion, merkataritza ekintzailetza sustatzeko dirulaguntzak, hain zuzen ere.

Edizio honetan bi proiektu babestu dira: Centro de Estética Grupo Zabala, SL Edertasun zentroa eta Kupela Taberna, Maider Múgica Monsalvoren izenean.

Dirulaguntzak estaltzen dituen gastuen artean lokalaren gastua laguntzeko izango dira. 4.000 euro bitarteko dirulaguntzak dira eta eskaitzailearen egoeraren arabera gastuen %30 eta %50 artean finantzatuko da.

Laguntzak eskatzeko epea zabalik dago urriaren 31ra arte eta programaren oinarriak astigarraga.eus webgunean ikus daitezke.

Bestalde, Udalak lokal hutsen poltsa sortu zuenetik, lau lokal berraktibatzea lortu duela jakinarazi du. Programa hau ere martxan dago oraindik. – A.M.