Munduko Pilota Txapelketan parte hartuko duten Txileko pilotariek Zumarraga aukeratu dute entrenatzeko
Miarritzeko Munduko Pilota Txapelketan parte hartuko duten Txileko selekzioko pilotariek Zumarragan entrenatu zuten asteazkenean. Frontball modalitatekoek, hain zuzen ere. Beloki elkarteko pilotariekin eta pilota txapelketa herrikoian parte hartu ohi duten Asier Oliveira, Mikel Rodriguez, Iker Aleman eta Jon Urtzelairekin entrenatu zuten.
Ordizian eta Zestoan bizi diren Mikel Zuloaga eta Ignacio Fouilloux Txileko selekzioko pilotariek Zumarragan entrenatzen dute, Beloki elkarteko pilotariekin, eta beraiek izan dira frontball-eko kideak Zumarragara ekarri dituztenak.
Bi txiletar hauek urte bat baino gehiago daramate Zumarragan entrenatzen. “Beraien neskalagunak euskaldunak dira. Txileko Euskal Etxe batean ezagutu zituzten eta ondoren Euskal Herrira etorri ziren. Zuloagak Ataunen entrenatzen zuen. Partida batean elkar ezagutu genuen, lagunak egin ginen eta gurekin entrenatu nahi zuela esan zidan. Ondoren, Ignacio etorri zen”, azaldu du Beloki elkarteko Iñigo Vianak.
Zuloagak eta Fouillouxek ezker paretako modalitatean parte hartuko dute Munduko Txapelketan. Zuloaga atzelaria da eta Fouilloux aurrelaria.
Beloki elkarteko pilotariek, Txiletarrekin entrenatzeaz gain, pilota partidak izango dituzte aste honetan. Zumarragan kimu mailako buruz buruzko txapelketako bi partida jokatuko dira, gaur 20.30ean.
Gipuzkoako Errendimenduko buruz buruzko pilota txapelketan parte hartzen ari diren Goierri pilota elkarteko haur mailako bi ordezkariek ere Zumarragan jokatuko dute, Ederrena pilotalekuan Garagardo Festa ospatuko baita. Partida hauek 19.00etan hasiko dira.
Temas
Más en Bertan
-
Comprar en Hondarribia estas Navidades puede tener premio
-
Un zorro se adelanta a la visita del Olentzero e intenta colarse en una cena familiar en Elgoibar la noche del 24 de diciembre
-
Beasain aprueba el presupuesto de 2026 por 23,4 millones
-
EAJ-PNV justifica su abstención en los presupuestos de Getaria