Kirol Astea antolatu du Oiartzungo Udalak Kirolaisikarekin batera eta igandetik urriaren 28ra izango da. Aste beteko egitarau oparoa prestatu dute, herriko beste eragileekin elkarlanean, jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko eta erdigunean jartzeko helburuarekin.

Aurten, gainera, nagusienei zuzendutako eskaintza berezia antolatu dute: erorketa tailerra eta gimnasia parkean egiteko aukera izango dute 65 urtetik gorakoek.

Alabaina, adin tarte guztientzat mota ezberdinetako hamalau ekintza antolatu dituzte: kirol modalitate ezberdinak, zirko tailerra, kirol egokitua, eskalada familian, pelikula eta dokumental emanaldiak, solasaldiak eta Oiartzungo kirol sariaren banaketa, igandean 19.00etan.

Doan izango dira ekitaldi guztiak. Hala ere, plaza mugak direla eta, zenbait ekintzetan parte hartzeko aurretik izena eman beharko da.

Adibidez, igandeko urpekaritza bataioan eta asteleheneko erorketa tailerrean 65 urtetik gorakoen-tzat aldez aurretik izena eman beharko da. Bi kasuetan izen-ematea kiroldegian bertan egin daiteke, baina erorketa tailerrean, gainera, inskripzioak anbulatorioan jasoko dituzte.

Kirol Asteko egitarau osoa Oiartzungo Udalaren webgunean ikus daiteke.