Baxurde krosak trafikoan aldaketak eragingo ditu
Goizean, Donostia aldeko Usurbilerako sarrera itxita egongo da eta mozketa puntualak izango dira herrian
Igande honetan Baxurde Krosa egingo dute Usurbilen, eta zenbait aldaketa eragingo ditu trafikoan. Batetik, Donostia aldeko herrirako sarbidea trafikoari itxita egongo da, 9.30etik 13.00etara. Tarte horretan, Donostia-Zumaia norabideko autobus geltokia San Inazio biribilgunera pasatuko dute.
Bestetik, lasterketa Usurbilgo herrigunean eta Zubietan barrena ibiliko denez, korrikalariek igaro-tzen diren bidegurutzeetan mozketa laburrak izango dira. Beraz, ahal dela, autoa ez hartzeko gomendatu du Udaltzaingoak.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, helduen ibilbidean aldaketa bat egin dute. Kalezartik behera jaisten hastean, Aranerrekara sartuko dira lasterkariak, Olarriondora atera eta Munalurratik Bordatxo aldera joango dira. Santuenean, berriz, zubia pasatu ondoren, Zubietara joango dira. – A.M.
Temas
Más en Bertan
-
Oñati celebra su Jubilatuen Eguna con un homenaje de gratitud y rostro de mujer
-
Pasaiako festen hasiera ekitaldia larunbatean izango da San Pedron
-
Arrasate avanza hacia un municipio más inclusivo construido desde una perspectiva plural
-
La más veterana de la residencia Arangoiti de Beasain ha cumplido 102 años