Indarkeria Matxistaren aurka pausoak Ordizian
Udalak Indarkeria Matxistaren Aurkako Protokoloa osatuko du herritarren laguntzarekin
Indarkeria Matxistaren Aurkako Protokolo bat osatzea helburu du Ordiziako Udalak. “Oso garrantzitsua da horrelako erraminta eguneratu bat izatea”, adierazi du Berdintasun zinegotzia den Ainhoa Jimenezek. Protokoloa eratzeko, eta bien bitartez, ikuspegi partekatua bermatzeko, Adur Ezenarro buru duen udalak prozesu parte-hartzaile bat bultzatuko du, prebentzio eta koordinazio estrategiak elkarlanean adosteko asmoz. “Indarkeria matxistari buruz hausnartzeko gune komunitario bat sortuko dugu”, esan du Jimenezek.
Hori horrela, Oridiziako Udalak herritarrak gonbidatzen ditu gaur arratsaldean egingo den bilerara. Barrena Jauregiko Areto Nagusia izango da, 18.00etan. Hurrengo topaketak azaroaren 3an eta 17an izango dira, 18:00etan.
Elkarte bereko hainbat kidek parte hartu dezakete bileretan.– E.C.A.
Temas
Más en Bertan
-
Hernani ha ejecutado el 38,5% del plan de Gobierno
-
Los vecinos del barrio Arriaga de Elgoibar ya pueden atravesar con seguridad la N-634
-
Liburutegia Denontzat celebra el fin de la "discriminación" de los niños en la biblioteca municipal de Deba
-
El festival de pelota del 1 de julio traerá a pelotaris de primer nivel a Irun