Beldur Barik ikus-entzunezko lehiaketa martxan da
Lasarte-Oriako gazteek lanak azaroaren 11a arte aurkez ditzakete eta 200 euroko hiru sari daude
Beldur Barik lehiaketa martxan da beste urte batez. Hamabi eta 20 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikus-entzunezko lehiaketak aurten ere herri mailako saria banatuko du Lasarte-Orian.
Egitasmo honen helburua emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen adierazpenak onartu, baloratu eta bultza-tzea da. Lehiaketara aurkezten dituzten ikus-entzunezko lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.
Lanak aurkezteko epea azaroaren 11n amaitzen da.
Lasarte-Oriako sari banaketa azaroaren 24an izango da, ostegunean, arratsaldeko 19.00etan, Manuel Lekuonako kultur hi-tzaldi aretoan.
Guztira, 200 euroko hiru sari banatuko dira, adin-tarte bakoi-tzeko bana. – A.M.
Temas
Más en Bertan
-
“A la universidad le importan sus estudiantes y eso es lo que queremos transmitir”
-
La atención psicológica a estudiantes de EHU crece un 25% en los dos últimos años
-
“Los últimos hallazgos señalan que los vascones mantuvieron una alianza amistosa con los romanos”
-
Urretxu y Zumarraga celebran una gran fiesta en memoria del tren del Urola