Zumarragako Udalak Soraluze kalea inauguratu du
Mikel Serrano alkateak Euskadi plaza Santa Lutzi ferirako prest egongo dela aurreratu du
Zumarragako Udalak Soraluze kalea oinezkoentzat egin du eta ostegunean inaugurazio ekitaldia ospatu zuen.
Mikel Serrano alkateak Europar Batasunak hiriak oinezkoentzat berreskuratzea aholkatzen duela gogoratu zuen. “Orain arte, Soraluze ez da sekula oinezkoentzat izan”, gogoratu zuen. Eraginkortasun energetikoa ere kontuan izan dela aipatu zuen. Aurrekontua 410.000 eurokoa izan da.
Obra hau plazaren berrikuntzarekin eta karga jasogailuarekin batera egin da. Egitasmoak Next Generation funtsen milioi bateko laguntza jaso du. Alkateak plaza Santa Lutzi egunerako prest egongo dela aurreratu zuen. “Soraluze kalea oinezkoentzat egitea eta plaza berritzea feriaren mesederako izango dira”.
Soraluze kalea XIX. mendearen erdialdean egin zen. “Herriak kale bakarra zuen: Eitzatik Kalebarrenera zihoana. Trenbidea egitearekin bat, herria zabaltzeko beharra sortu zen”. – A.Z.
Temas
Más en Bertan
-
Mujeres creativas al frente: arte, artesanía y producción con sello femenino
-
Aretxabaleta y Eskoriatza impulsan un plan de bienestar emocional y prevención de adicciones para la infancia y la juventud
-
Beasain se moviliza por la igualdad en marzo
-
Una conferencia en Soraluze, como adelanto a la marcha montañera de protesta contra el parque eólico de Basalgo