Xabier Anunzibaik Beasain apainduko du
Beasaingo Udalak Oriamendi kalea eta Urbialde plaza lotzen dituen igogailuaren txokoa berritsuratzeko lanak hasiko ditu astelehen honetan. Izan ere, Udalak herriko guneak birgaitu eta biziberritzeko helburua du. Gainera, herriko artistei bultzada eman eta balioan jarri nahi ditu. Hori horrela, plaza-txoko hau arte urbanoaren bitartez eraberrituko da, zehazki, Xabier Anunzibai artista lokalaren artearen bidez.
Anunzibaiek espazio hau osatzen duten elementu desberdinak erabiliko ditu txokoari izaera berria emateko, besteak beste: igogailua, aldameneko horma, hiri-altzariak eta argiteria. Halaber eskultura berri bat kokatuko da bertan.
Lanak hamabost eguneko epean gauzatuko direla aurreikusi du Udalak, betiere eguraldiak laguntzen badu.
Lanen ondorioz, urriaren 24ko astean, igogailua zerbitzuz kanpo egongo da ordu batzuz.
Imanol Aizpuruari omenaldia
Xabier Anunzibai artistak ez ezik, Imano Aizpurua artista besaindarra zenaren lagunek ere parte hartuko dute plaza-txoko honen biziberritze lanetan. Kontua da, Aizpuruaren gertukoek, bere lagunari omenaldi bat egiteko asmoz, Udalera jo zutela. Hilabeteetako lanketaren ostean, elkarlanean gauzatutako proposamen bat osatu dute, eta beraz, Imanol Aizpuruaren presentzia izango da Oriamendi kalea eta Urbialde plaza lotzen dituen igogailuaren txokoan.
Bestalde, eremua topaleku bihurtu nahi du Udalak, izan ere leku estrategikoan dago: Alkartasuna Lizeoa, Beasaingo Ikastola eta Urbiberri gizarte zentrua alboan ditu.
Temas
Más en Bertan
-
Juantxo Martín: heavy en Zumarraga, pinchadiscos en Los Ángeles, ingeniero de sonido de Barcelona, cocinero en Sao Paulo...
-
El XXXVIII Certamen de Fotografía Indalecio Ojanguren repartirá cerca de 4.000 euros en premios
-
Irun Zuzenean renueva su formato con nueva ubicación y programación en su novena edición
-
Hondarribiak bere Urrezko Intsigniaren hautagaiak ezagutzera eman ditu