Ostegunean, Ordiziako Udalak ez-ohiko osoko bilkura egin zuen eta bertan 2023 urteko ordenantza fiskalak onartu zituen.

Honako zerga hauek ez dute aldaketarik jasoko datorren urtean eta izoztu egingo dira: Ondasun higiezinen gaineko zerga, udalerriko jarduera ekonomikoen gaineko zerga, eraikuntza, instalazio, eta obren gaineko zerga, hiri-lurrek irabazitako balioaren gaineko zerga, erabilera pribatiboko edo herriko jabetza publikoa modu berezian aprobetxatzeagatiko tasak arautzen dituena.

Hala ere salbuespen bat izango da, aho batez onartuta: zabor bilketa tasa prezioa eguneratu egingo da %5a igota. Batezbeste, urtean, sei euroko igoera izango da. Hala ere, 100%ko hobaria eskainiko da gaitasun ekonomikoagatik.

Era berean, energia berriztagarrien esparruan laguntzak banatuko dira birgaitze energetikoa helburu duten obretan.