Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazan ZZ Rock jaialdia egongo da larunbat honetan
Zarraparra taldeak antolatuta, ZZ Rock jaialdiaren seigarren edizioa egingo dute larunbatean Areizaga-Kalebarren plazan. Joseba B. Lenoir, Slim Jim and the Redeemers, Ginger eta JIELek joko dute.
Musika jaialdia 13.00etan hasiko da, Joseba B. Lenoir beratarraren kontzertuarekin. 14.00etan herri bazkaria egingo dute. Bazkarirako txartelek hamabost euro balio dute.
Gainontzeko kontzertuak gauean izango dira: 21.00etan Slim Jim and the Redeemers talde kataluniarrak joko du, 22.30ean Ginger talde zarauztarrak eta gauerdian JIEL talde beratarrak. Jaialdirako txartelak hamar euro balio du. Jaialdirako eta bazkarirako txartelak entradium.com-en jarri dituzte salgai.
Joseba Irazokiren JIEL taldeak rock musika jotzen du, Slim Jim and the Redeemersek country, rock&roll eta rythm&blues musika, Gingerrak punk-rocka eta Joseba B. Lenoirrek rocka.
ZZ Rock jaialdikoak ez dira hurrengo egunetan Zumarragan egingo diren rock kontzertu bakarrak. Datorren asteko ostiralean, hilaren 21ean, Noa&The Hell Drinkers blues taldeak Zelai Arizti aretoan joko du.
Sarrerak dagoeneko salgai daude, 10 euroan. Zelai Arizti aretoko leihatilan (zine ordutegian), bertako makinan eta zelaiarizti.sacatuentrada.eus webgunean eros daitezke.
Kontzertu hau Zelai Arizti aretoa kudeatzen duen Hirutek enpresak antolatu du, Udalaren laguntzarekin. Azaroaren 25ean Eñaut Elorrietak disko berria aurkeztuko du eta abenduaren 30ean Jon Maiak Kantu bat gara diskoko kantak abestuko ditu. Lehenago, hilaren 29an, Coldplay taldeak Buenos Airesen emango duen kontzertua zuzenean ikusi ahal izango da.
Temas
Más en Bertan
-
Tantanez tantan, euskararekiko konpromisoa irudikatzen duen gantxila, eskuz esku Eibarren
-
Cita con la música Ravel de la mano de Mikel Etxekopar e Iñar Sastre en Azkoitia esta sábado
-
“Deberían ampliar el área de influencia del hospital de Zumarraga”
-
Cuatro meses para el disfrute en la piscina en Azpeitia a partir del 2 de junio